KANPA 2020 - INFORMAZIO OROKORRA

Kaixo gazte!

Uda iristear da eta horrekin batera guretzako horren berezia den kanpamendua. Aurtengo txandak hurrengo datetan izango dira: 

Handien kanpa, ekainaren 29tik uztailaren 8ra eta Txikiena, uztailaren 8tik uztailaren 17ra.


Kanpa Handi, DBH2 – BATXILER 2ko gazteei zuzendua, 2002-2006 bitartean jaiotakoak.

Kanpa txiki, LH5 – DBH1ko gazteei zuzendua, 2007-2009 bitartean jaiotakoak.


KANPA TXIKI: Gaztedi Txikik urtean zehar antolatu dituen ekintzetan parte hartutakoek preferentzia dutenez eta jada Kanparako haien parte hartzearekin kontatzen dugunez, Kanpa Txikin ez da bertan parte hartu ez duen inor onartuko. Hortaz gain, urtean zeharreko ekintzetan parte hartu duten gazte kopurua kanpaldiak har ditzakeen kopurua baino handiagoa denez, ekintza horietan izandako asistentzia hartuko da aintzat. Ikasturtean zehar esan bezala, nabarmendu nahi dugu adin guztietako partaideen presentzia bermatu nahi dugunez, adin bakoitzari kanpaldiko plazen ehuneko bat esleituko zaiola. Portzentai hau, adin bakoitzeko partaide kopuruaren araberakoa izango da: LH5ekoei plazen %25a esleituko zaie, LH6koei %50a eta DBH1ekoei gainontzeko %25a. Adin bakoitzeko kideen arteko asistentzia berdinketa kasuan, zozketa bidezko esleipena egingo da.

KANPA HANDI: urtean zehar aisialdiko ekintzetara maiztasun finkoz agertu diren gazteek lehentasuna edukiko dute izen-ematean. Gainontzeko plazekin zozketa bidezko plaza banaketa egingo da. Horretarako, izen-ematea banaka, binaka nahiz hirunaka egiteko aukera egongo da.



Gaztedi Txikiko Begirale Taldea

gaztedi txiki bilaketarekin bat datozen irudiak

Comentarios

Entradas populares de este blog

KANPA 2022 - IZEN-EMATEA

Kanpa 2024 izen ematea