2019/20 IKASTURTEA - TIEMPO LIBRE
Kaixo lagun!
Mezu honen bitartez Gaztedi Txikiko 2019-20 ikasturteari hasiera eman eta
eskainiko ditugun ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Aurten
ere, Tiempo Libreko saioak eramango ditugu
aurrera, gure helburu nagusia gazteei jolas nahiz konfiantzazko abagune bat
eskaintzea izango delarik.
Ikasturtearen plangintzari ekiteko gazte kopurua zein izango den jakitea
ezinbestekoa zaigunez, irailaren 27an, 18:00tan, Xenpelar etxean izen emateko
aukera edukiko duzuela jakinarazten dizuegu. Pertsona bakoitzak hiru gazteren
izen ematea egiteko aukera edukiko du gehienez.
Honako hauek dira bertaratu beharrekoak:
- Jarraian
duzuen izen-emate orria → IZEN EMATE ORRIA
- Osasun Txartelaren fotokopia
- 25 euro
Ordutegien berri
partaide kopurua jakin eta taldeak osatu ostean edukiko duzuen arren, ostiral
nahiz asteburuan zehar gauzatuko direla aurreratzen dizuegu.
Animatu eta
laster arte!
Gaztedi Txikiko begirale taldea.

Comentarios
Publicar un comentario