Entradas

Kanpa 2024 izen ematea

 Kaixo Kanpazaleak! Uda iristear da eta horrekin batera guretzako horren berezia den kanpamendua gerturatzen ari da. Aurtengo kanpaldia ez da aurreko urteko berdina izango, izan ere, leku berri batean egingo dugu. Aurtengo kanpaldia Canicosa de la Sierra herriaren ondoko eremu batean egingo dugu. Azkeneko urteetan egin ohi dugun kanpaldiaren lekutik 10 minututara dago, beraz ez zaitezte larritu! Behin behineko izen emateko eguna: Martxoaren 22ean arratsaldeko 18:00-tatik 19:30-tara  Lau Haizetara elkartea Madalen kalea 27 Inskripzioa arazorik gabe osatzeko, hurrengo zerrendan adierazten diren gauzak ekarri beharko dituzu: 1. Izen-emate orria behar bezala beteta 2. NANa bi aldetatik fotokopiatuta 3. Osasun txartelaren fotokopia 4. Fidantzako 50 €-ak * Ezingo da inskripzioa egin 4 gauza hauek ez badira behar diren bezala ekartzen! Kanparen prezioa 250 €-koa da. Izen-ematean (Martxoak Xean) 50€-ko fidantza ordaindu beharko da. Beraz, gainontzeko 200 €-ak onartutakoei aurrerago bi...

KANPA HANDI 2022 - ARGAZKIAK

Imagen
 Kaixo kanpazaleok, hemen dituzue aurtengo Kanpa Handiko argazkiak!  Kanpa Handi 2022 - ARGAZKIAK Gora kanpa eta hurrengo urterarte!

KANPA 2022 - IZEN-EMATEA

Imagen
Kaixo Kanpazaleok! Uda iristear da eta horrekin batera guretzako horren berezia den kanpa gerturatzen ari da. Dakizuen moduan, aurreko urteko izen-ematea online egin zen COVID-19a zela eta. Zorionez, egoerak hobera egin du eta horregatik aurtengo kanparako izen-emateak presentzialak izango direla jakinarazi nahi dizuegu.  Izen emateko eguna: Apirilaren 1ean, 18:00 - 19:00 bitarte, Reina Aretoan. Izen-ematea arazorik gabe burutzeko, hurrengo zerrendan adierazitakoak aurkeztu beharko dira: 1. Izen-emate orria behar bezala beteta 2. NANa bi aldetatik fotokopiatuta 3. Osasun txartelaren fotokopia 4. Fidantzako 50€ -ak *Ezingo da inskripizioa egin 4 gauza hauek ez badira behar bezala ekartzen! Kanparen prezioa 270 €-koa da. Izen-ematean (Apirilaren 1ean) 50€-ko fidantza ordaindu beharko da. Beraz, gainontzeko 220 €-ak onartutakoei aurrerago bidaliko zaien emailean azalduko den kontu korrontean ingresatu beharko dira. Norbaitek gastu honi aurre egiteko arazorik izango ...

GAZTEDI TXIKI 21/22

  Aspaldiko lagun, Udarako Kanpa egin ostean, gizarteak bizi duen egoera honetan gure paperak zein izan beharko lukeen pentsatzen ibili gara denbora batez. Gaztedi Txiki elkartea osatzen dugunok, azken denboraldian, elkartearen birmoldaketa prozesu bat burutzen ari gara, gizartea ere aldatu den honetan, bai gazteen eskaerei, bai gizartearen eskaerei eta baita elkartearen egoerari koherentea diren eskaintzak eta irteerak sortzeko. Hori horrela, gaur gaurkoz, orain arte Gaztedi Txikiko “tiempo libre” izenez ezagutzen ziren asteburuetako ekintzak ez ditugu bideragarri kontsideratzen. Era berean, ez da gure asmoa gazteei eskaintza gabe uztea. Horregatik, aurtengo ikasturtean beste formula batekin gatozkizue, ekintza bereziak eskainiz orain arte gurekin egon diren gazteei, baita gurekin aurten hasi nahi dutenei ere.             Hala, hilabetero ekintza berezi bat eskaini nahi dizugu. Lehenengo ekintza abenduaren 19an, igandean...

IZEN EMATEA - GALDETEGIA

Imagen
Iritsi da kanpan izen emateko momentua! Izen emateko aukera gaur, martxoak 17 12:00tatik, bihar, martxoak 18 gaueko 22:00ak arte izango da. Epe honetatik kanpora ezin izango da izen ematea burutu. Inskripzioa egiteko  bete ezazu behar bezala  dagokizun galdetegia (KANPA HANDI edo KANPA TXIKI) : *OHARRA: ATXIKITU  BEHARREKO ARTXIBOAK (DNI FOTOKOPIA, ORDAINAGIRIA...) GALDETEGIAN TXERTATU, EMAILEZ BIDALITAKOAK EZ DIRA ONTZAT HARTUKO. KANPA HANDI - IZEN EMATEA KANPA TXIKI - IZEN EMATEA Gaztedi Txikiko Begirale Taldea

KANPA 2020 - INFORMAZIO OROKORRA

Imagen
Kaixo gazte! Uda iristear da eta horrekin batera guretzako horren berezia den kanpamendua. Aurtengo txandak hurrengo datetan izango dira:  Handien kanpa, ekainaren 29tik uztailaren 8ra eta Txikiena, uztailaren 8tik uztailaren 17ra. Kanpa Handi, DBH2 – BATXILER 2ko gazteei zuzendua, 2002-2006 bitartean jaiotakoak. Kanpa txiki, LH5 – DBH1ko gazteei zuzendua, 2007-2009 bitartean jaiotakoak. KANPA TXIKI: Gaztedi Txikik urtean zehar antolatu dituen ekintzetan parte hartutakoek preferentzia dutenez eta jada Kanparako haien parte hartzearekin kontatzen dugunez, Kanpa  Txikin ez da bertan parte hartu ez duen inor onartuko. Hortaz gain, urtean zeharreko  ekintzetan parte hartu duten gazte kopurua kanpaldiak har ditzakeen kopurua baino  handiagoa denez, ekintza horietan izandako asistentzia hartuko da aintzat. Ikasturtean zehar esan bezala, nabarmendu nahi dugu adin guztietako partaideen presentzia bermatu nahi dugunez, adin bakoitzari kanpaldiko pl...

IZEN EMATEA - KANPA 2020

Imagen
Egun on, Duela zenbait egun sare sozialetatik komunikatu genuen bezala, COVID-19a dela medio, inskripzioa presentziala izatetik online izatera pasako da. Horretarako, bihar bertan gazteen datuekin bete beharreko formulario bat zabalduko dugu, non ezinbestekoa izango den lau artxiboak eskaneatuta batzea: 1. Izen-emate orria behar bezala beteta ---  IZEN EMATE ORRIA 2. NANa bi aldetatik 3. Osasun txartela 4. Fiantzako 50 euroen ordainagiria *ezin izango da izen-ematea burutu hauetakoren bat falta bada Transferentzia hau Laboral Kutxan egin beharko da. Kontu korronte zenbakia: 3035 0011 22 0111032743 Dokumentu hauek atxikitzeko unean ezinbestekoa izango da horien izenburu gisa ZUEN SEME-ALABAREN IZEN-ABIZENAK idaztea. ----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------- Buenos días, Como ya comunicamos hace unos días a tra...