Kanpa 2024 izen ematea
Kaixo Kanpazaleak! Uda iristear da eta horrekin batera guretzako horren berezia den kanpamendua gerturatzen ari da. Aurtengo kanpaldia ez da aurreko urteko berdina izango, izan ere, leku berri batean egingo dugu. Aurtengo kanpaldia Canicosa de la Sierra herriaren ondoko eremu batean egingo dugu. Azkeneko urteetan egin ohi dugun kanpaldiaren lekutik 10 minututara dago, beraz ez zaitezte larritu! Behin behineko izen emateko eguna: Martxoaren 22ean arratsaldeko 18:00-tatik 19:30-tara Lau Haizetara elkartea Madalen kalea 27 Inskripzioa arazorik gabe osatzeko, hurrengo zerrendan adierazten diren gauzak ekarri beharko dituzu: 1. Izen-emate orria behar bezala beteta 2. NANa bi aldetatik fotokopiatuta 3. Osasun txartelaren fotokopia 4. Fidantzako 50 €-ak * Ezingo da inskripzioa egin 4 gauza hauek ez badira behar diren bezala ekartzen! Kanparen prezioa 250 €-koa da. Izen-ematean (Martxoak Xean) 50€-ko fidantza ordaindu beharko da. Beraz, gainontzeko 200 €-ak onartutakoei aurrerago bi...