Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2022

KANPA 2022 - IZEN-EMATEA

Imagen
Kaixo Kanpazaleok! Uda iristear da eta horrekin batera guretzako horren berezia den kanpa gerturatzen ari da. Dakizuen moduan, aurreko urteko izen-ematea online egin zen COVID-19a zela eta. Zorionez, egoerak hobera egin du eta horregatik aurtengo kanparako izen-emateak presentzialak izango direla jakinarazi nahi dizuegu.  Izen emateko eguna: Apirilaren 1ean, 18:00 - 19:00 bitarte, Reina Aretoan. Izen-ematea arazorik gabe burutzeko, hurrengo zerrendan adierazitakoak aurkeztu beharko dira: 1. Izen-emate orria behar bezala beteta 2. NANa bi aldetatik fotokopiatuta 3. Osasun txartelaren fotokopia 4. Fidantzako 50€ -ak *Ezingo da inskripizioa egin 4 gauza hauek ez badira behar bezala ekartzen! Kanparen prezioa 270 €-koa da. Izen-ematean (Apirilaren 1ean) 50€-ko fidantza ordaindu beharko da. Beraz, gainontzeko 220 €-ak onartutakoei aurrerago bidaliko zaien emailean azalduko den kontu korrontean ingresatu beharko dira. Norbaitek gastu honi aurre egiteko arazorik izango ...