Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2021

GAZTEDI TXIKI 21/22

  Aspaldiko lagun, Udarako Kanpa egin ostean, gizarteak bizi duen egoera honetan gure paperak zein izan beharko lukeen pentsatzen ibili gara denbora batez. Gaztedi Txiki elkartea osatzen dugunok, azken denboraldian, elkartearen birmoldaketa prozesu bat burutzen ari gara, gizartea ere aldatu den honetan, bai gazteen eskaerei, bai gizartearen eskaerei eta baita elkartearen egoerari koherentea diren eskaintzak eta irteerak sortzeko. Hori horrela, gaur gaurkoz, orain arte Gaztedi Txikiko “tiempo libre” izenez ezagutzen ziren asteburuetako ekintzak ez ditugu bideragarri kontsideratzen. Era berean, ez da gure asmoa gazteei eskaintza gabe uztea. Horregatik, aurtengo ikasturtean beste formula batekin gatozkizue, ekintza bereziak eskainiz orain arte gurekin egon diren gazteei, baita gurekin aurten hasi nahi dutenei ere.             Hala, hilabetero ekintza berezi bat eskaini nahi dizugu. Lehenengo ekintza abenduaren 19an, igandean...