Konbibentziak
Kaixo, lagun: Urtero bezala Gaztedi Txikiko begirale taldea gabonetan egiten diren konbibentziak prestatzen ari gara. Aurtengo konbibentziak urtarrilaren 3, 4 eta 5ean egingo dira. Tiempo libreko saioetan gazte kopuru oso handiak parte hartzen duenez, konbibentzietarako aterpetxerik egokiena aukeratzeko, gutxi gorabehera etorriko den gazte kopurua jakitea beharrezkoa dugu. Aurrerago gazte kopurua eta tokia zehaztuta izatean informazio gehiago bidaliko dizuegu. Beraz, hau ahalik eta modu errazenean egiteko, jarraian google docs-eko dokumentu bateko esteka bidaliko dizuegu. Bertan zuen seme-alaba konbibentzietara joango den edo ez zehaztu. Galdetegia behin bakarrik erantzun eta ez erantzun mezu hau mesedez. https://forms.gle/ qGh8cMY6576MNnD59 Ahalik eta azkarren erantzutea eskatzen dizuegu, Besarkada bat, Gaztedi Txikiko begirale taldea.